Udal Liburutegiko kableatu berria ezartzeko lanak otsailaren 1 eta 2an, asteazken eta ostegunean aurreikusi dira, goizeko 9:30etatik aurrera.
Lanak Kultur Etxeko ganbaran egingo direnez,
zerbitzu guztiak ohiko ordutegitan eskainiko badira ere,
litekeena da egun horietan zarata handia egotea une batzuetan.
Erabiltzaile guztiak jakinaren gainean jarri nahi ditugu.
Izan daitezkeen eragozpenak ulertuko dituzuelakoan gaude.