pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Chillida Lantoki - Ukrainako eta Poloniako enbaxaden bi erakusketa ofizial
25
Urt
2023

Chillida Lantoki - Ukrainako eta Poloniako enbaxaden bi erakusketa ofizial

Urtarrilaren 26, 27, 28 eta 29an eta otsailaren 2, 3, 4 eta 5ean ikusi ahal izango dira

 

Chillida Lantoki museoan, Enrique de Villamor y Soraluce Poloniako Errepublikako Kontsula Gaztela eta Leonerako eta Kantabriarako kontsulak, bi erakusketa ofizial inauguratu zituen: “Gerraren ondorio suntsitzaileak Ukrainako ondarean eta azpiegituretan” eta “Ama, ez dut gerra nahi”. Erakusketak Poloniako eta Ukrainako enbaxaden jabetzakoak dira.

 

Gerraren ondorio suntsitzaileei buruzko erakusketa Eduardo de Ocampo jaunak zuzentzen duen Auschwitz Birkenau España Institutu Nazionaleko museologia-departamentuan egin da, Burgosko Unibertsitateko Auschwitz Institutuko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Katedraren zuzendaritzapean. Aipatutako katedra, Alvaro Enrique de Villamor y Soraluce jaunak zuzentzen du, Gaztela eta Leonerako eta Kantabriarako Poloniako Errepublikako ohorezko kontsula eta Auschwitz Birkenau Institutu Nazionaleko presidentea.

Erakusketen helburua gerraren aurrean herritarrak kritikoki sentsibilizatzea eta gerra gaitzesteada. Gerra komunikabideetan etengabe agertzen bada ere, ikuspegi gogoetatsuagoa behar du gerrak dakarren gizarte- eta giza bidegabekeriaren neurrigabea ulertzeko.

Legazpiko Udalak, Lenbur Fundazioarekin elkarlanean, bat egiten du Ukrainako enbaxadak, Poloniako Errepublikak Espainian duen Enbaxadaren lankidetzan, egiten dituen ahaleginekin, eta Chillida Lantoki museoan ikusgai dauden bi erakusketetara  gonbidatu nahi ditu legazpiar guztiak. 

Ikusi argazkiak

Albiste guztiak