Zerbitzuaren kontratazio berria dela eta, joan den urtarrilaren 11tik aldaketa txikiak egin dira 11 eta 17 urte bitarteko legazpiarrei zuzendutako Nerabeentzako Zerbitzuaren ordutegian. Horrek hobekuntza ekarri du; horrela, zerbitzua ematen den egunetan, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku hartzea hiru eremuetan egingo da, hau da, Gazte-txokoan, sare sozialetan eta kalean.
Ostiraletan izan ezik; ostiraletan altu egingo da Gazte-txokoaren dinamika eta taldeko edo banakako esku-hartzeetan zentratuko dira, Gazte-txokoa irekitzen delako lehenik. Gainerako egunetan lehenik, sare sozialetan esku hartuko dute, gero kalean, eta, azkenik, Gazte-txokoan.
Igandeetan, Gazte-txokoaren ordutegia aldatuko da eta 20.00ak arte egongo da zabalik, 20.30ak arte izan beharrean. Gainerako egunetan ordutegiak berdin jarraituko du: asteazken eta ostegunetan, 17.00etatik 19.30era; ostiraletan 14.00etatik 17.00etara, taldekako edo banakako esku-hartzeetarako soilik; eta larunbat eta igandeetan 17.00etatik 20.00etara.
Azkenik, aurrerantzean hezitzaile taldea asteazken goizetan bilduko da. Beraz, gurasoei arreta emateko ordutegia asteazkenetan 10.30etik 12.30era izango da. Asteazkenetan ere bilerak egingo dituzte hezitzaile-taldeak udalerriko beste udal-zerbitzu batzuekin eta gizarte- eta hezkuntza-eragileekin.
Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuaren ordutegia
► Gazte-txokoan
- Asteazken eta ostegunetan, 17.00etatik 19.30era
- Ostiraletan, 14.00etatik 17.00etara (taldeko edo banakako esku-hartzea)
- Larunbat eta igandeetan, 17.00etatik 20.00etara
► Sare sozialetan
- Asteazkenetan, 15.30etik 16.15era
- Ostegunetan, 15.30etik 16.00etara
- Ostiraletan, 17.00etatik 18.00etara
- Larunbatetan, 15.30etik 16.00etara
- Igandeetan, 16.00etatik 16.30era
► Kalean
- Asteazkenetan, 16.15etik 17.00etara
- Ostegunetan, 16.00etatik 17.00etara
- Ostiraletan, 18.00etatik 19.00etara.
- Larunbatetan, 16.00etatik 17.00etara
- Igandeetan, 16.30etik 17.00etara