pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2022an, Udalak 29.000 €-ko dirulaguntza zuzenak eman zituen inbertsiorako
14
Urt
2023

2022an, Udalak 29.000 €-ko dirulaguntza zuzenak eman zituen inbertsiorako

42 jarduera ekonomiko izan dira onuradun eta eragindako inbertsioa 140.244 €-koa izan da

2022ko abuztuan, laugarren urtez jarraian,  Legazpiko Udalak zuzeneko laguntza ekonomikoen lerro bat jarri zuen martxan, enpresa txiki eta ertainen  lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza biziberritzeko.

 

Onuradun izan diren 42 jardueretatik 16 saltokiak izan dira, 16 zerbitzuak, 9 ostalaritza-establezimenduak eta 1 industriala. Programa honen lau urteetatik, 2022a izan da laguntza enpresa gehien jaso duten urtea, 2021eko kopurua zertxobait gaindituz.

Enpresa horiek, batez beste, egindako inbertsioaren % 21eko dirulaguntza jaso dute, eta horrek, batez beste, 690 euroko laguntza suposatu du.

Horiei guztiei udalak 41 eguneko batez besteko epean erantzun die.

EUSTATen arabera (2022), Legazpin 481 autonomo eta 50 enplegu baino gutxiagoko enpresa daude laguntza horiek jaso ditzaketenak. Horietatik % 77k bat eta bi enplegatu artean dituzte.

2022koa laguntza-programa honen laugarren edizioa izan da. Lau urte hauetan, Legazpiko Udalak 131 eskabide onartu ditu, 163.948 € eman ditu eta horri esker 477.074 €-ko inbertsioak mobilizatu dira.

Zifra horiek inbertsiorako dirulaguntzen programa honi bakarrik egiten diote erreferentzia, eta ez pandemian zehar emandako beste laguntza batzuei.

 

Udalak 2023ko lehen hiruhilekoan laguntza hauen deialdi berri bat argitaratuko du autonomoei eta enpresa txikiei laguntza irmoa ematen jarraitzeko; deialdian, halaber, ibilbidea hasi nahi duten ekintzaileak ere hartuko dira kontuan.

Albiste guztiak