Aitortza-ekitaldia bihar izango da, ostirala, urtarrilaren 13an, 19:00etan, Latxartegi aretoan.
Artea tresna gisa erabiliz, ekitaldiak giza eskubideen urraketak eta motibazio politikoko indarkeriak eragindako bestelako sufrimenduak jasan dituzten biktima guztiak aitortu nahi ditu.
Giza eskubideen urraketa horiek jasan dituzten pertsonen atzean sufritu duten eta sufritzen duten pertsonak daudelako,baita haien familiak ere. Beraz, haien sufrimendua aitortzeko ekitaldi bat antolatu dugu,helburu bakar batekin: umiltasunez, iraganeko zauriak sendatzen eta etorkizunari itxaropenez begiratzen laguntzea.
Udaleko Bizikidetza Politikorako Mahaiak sustatu duekitaldia, eta Elkarbizitzarako Herritarren Foroak antolatu du udalerriko hainbat kultura-eragilerekin batera: Sustraiak eta Korosti dantza taldeak, Jesus Castillejo, Noel Calvo etaSuttanttakun txalapartariak. Mikele Arizkorretak eta Maria Redondok aurkeztuko dute ekitaldia.
Bizikidetzarako Mahai Politikoak eta Herritarren Foroak, lerro hauen bidez, legazpiar guztiak gonbidatu nahi ditu giza eskubideen urraketak eta motibazio politikoko indarkeriak eragindako bestelako sufrimenduak jasan dituzten biktima guztiak aitortzeko ekitaldi honetan parte hartzera.