Aurten ere Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketa jokatuko da herrian, datorren
larunbatean, urtarrilak 14, 16:30tan Latxartegi aretoan hain zuzen. Bostgarren edizio hau
Sustraiak Dantza Taldeak, Legazpiko Udalarekin elkarlanean antolatu du.
Legazpiko saioa, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen V. Aurresku Ligaxkako lehen saioa izango da, 2015 eta 2018 urteen artean jaiotako 33 dantzarik hartuko dute parte, tartean Sustraiak Dantza Taldeko Araitz Berasategi, Araitz Mantxola, Irune Azpeitia, Jon Alberdi, June Osinalde, María Sánchez eta Nora Lafuente dantzari legazpiarrak.
Dantzatu beharreko dantzak:
• A Saila: "Ormatxulo" eta "Agurra"
• B Saila: "Hondarribi Handia" eta "Zortzikoa"
• D Saila: "Betronio handia" eta "Aurkez Aurke" edo "Desafioa"
Epaimahaia Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kideez osaturik egongo da, eta dantzariei
doinua jartzeaz, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeko txistulariak arduratuko dira.
Parte hartzaileak:
A Saila:
Araitz Mantxola etaNora Lafuente(Legazpi)
B Saila
• Aiara Aburuza (Aduna)
• Araitz Berastegi (Legazpi)
• Danel Castillo (Pasai Donibane)
• Intzara Gurrutxaga (Areso)
• Irene Toledano (Elgoibar)
• Irune Azpeitia (Legazpi)
• Jon Alberdi (Legazpi)
• Julen Lertxundi (Asteasu)
• June Osinalde (Legazpi)
• Mairi Maya (Errenteria)
• Maria Sanchez (Legazpi)
• Naroa Arteaga (Amasa-Villabona)
• Naroa Del Rio (Tolosa)
• Nora Davila (Zizurkil)
• Onditz Esnaola (Lizartza)
• Sare Meabebasterretxea (Elgoibar)
D Saila
• Uxue Cabrera (Elgoibar)
• Ane Alejos (Errenteria)
• Mara Albistur (Errenteria)
• Ilargi Arozena (Errenteria)
• Ihintza Erauskin (Lezo)
• Irati Larrañaga (Andoain)
• June Larrañaga (Andoain)
• Laia Iruretagoiena (Zizurkil)
• Nerea Maritxalar (Amasa-Villabona)
• Laida Rabadan (Andoain)
• Lide Sarasola (Zizurkil)
• Garazi Oiarzaba (Zizurkil)
• Ane Usandizaga (Amasa-Villabona)
• Amaiur Tejeria (Zizurkil)
• Eider Zabala (Amasa-Villabona)
Gure dantza taldeetako dantzari bikainen harrobiz gozatzeko baduzue hitzordua.
Aretoko ateak 16:15ean irekiko dira.