Giza eskubideen urraketen eta motibazio politikoko indarkeriak eragindako bestelako sufrimenduen biktima guztientzat.
Aitortza-ekitaldia urtarrilaren 13an izango da, 19:00etan, Latxartegi Aretoan. Bertan, Maria Redondo eta Mikele Arizkorreta izango dira aurkezle lanetan.
Udaleko Bizikidetza Politikorako Mahaiakantolatu du ekitaldia, Bizikidetzarako Herritarren Foroarekin batera. Ekitaldiaren xedea izango da giza eskubideen urraketen eta motibazio politikoko indarkeriak eragindako bestelako sufrimenduen biktima guztiak aitortzea.
Giza eskubideen urraketa horien atzean sufritu duten eta sufritzen ari diren pertsonak daudelako eta baita euren familiak ere. Beraz, haien sufrimendua aitortzeko ekitaldi bat antolatu dugu, helburu bakar batekin: umiltasunez, iraganeko zauriak sendatzen eta etorkizunari itxaropenez begiratzen laguntzea.
Ekitaldi hau antolatzeko, herriko kultura-eragileen laguntza paregabea izan dugu, Legazpiko Herritarren Foroarekin elkarlanean aritu direnak.
Ekitaldi soilaizango da, eta artea erabiliko da zabaldu nahi dugun aitorpen-mezua hedatzeko tresna gisa.
Ez dugu ekitaldiari buruzko arrasto gehiegi eman nahi, baina aurreratu dezakegu maitasun handiz eta iraganeko zauriak sendatzen laguntzeko borondate irmoarekin antolatu dela, etorkizunari itxaropenez begiratu ahal izateko.