pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Apirilak 22 eta 23an Lanaren hiribidea asfaltatuko da
16
Api
2015

Apirilak 22 eta 23an Lanaren hiribidea asfaltatuko da

Obrek trafikoan eragingo dute

Datorren asteazkenean,apirilak  hilak 22 edo ostegunean hilak 23an, eta eguraldia lagun, Lanaren hiribidea asfaltatzeko lanak hasiko dira. Lan horiek bi egun irautea dago aurreikusita.
 
Asfaltatze-lan horiek eragin zuzena izango dute trafikoan.
 
ZIRKULAZIOA
 
Apirilaren 22an eta 23an, ITXITA egongo da Lanaren hiribidea eta bertatik igaro ohi den trafikoa Olaondo zeharkaletik bideratuko da.
 
Lanaren hiribidean garajeak edo etxepeak dituztenei, eskaera hau egin nahi diegu: bertan gordetzen dituzten ibilgailuak erabili behar badituzte, egun horretako goizeko 8:00etarako atera ditzatela eta ezingo dute asfaltatze-lana bukatu arte sartu; halaber, ezingo dute garajea edo etxepea erabili.24 ordu aurretik eguna zehaztuko da.
 
La Salle kalera Olaondo zeharkaletik sartuko da eta leku beretik irtengo da; horretarako, obrak dirauen bitartean ZIRKULAZIOAREN BI NORANZKO ezarriko da Fleming kaleko bidegurutzeraino. Bide-tarte horretan ezingo da APARKATU.
 
Laubideko errotondatik, San Ignazio 37tik eta Arantzazu 20tik Lanaren hiribiderantz joaten den trafikoa, Muruko bidegurutzetik bideratuko da, handik behera Olaondoko zeharkaletik Urola Industrialdeko errotondara iristeko.
 
 

Albiste guztiak