Abenduan etena egin zuen 'Elkartasun Saskia' kanpainak, jasotako produktu kopuru handiari irteera emateko .
Apirilaren 16tik aurrera, interesdunek Legazpiko lau saltoki handietan utzi ahal izango dituzte elikagaiak: Kale Nagusiko Eroskin, Laubideko Eroskin, BMn eta Todo-Todon.
Eta norbaitentzat erosoagoa bada, dirutan ere egin ahal izango dira dohaintzak, Laboral Kutxan horretarako irekita dagoen 3035 0024 380241096396 kontu zenbakiaren bitartez.