pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gabonetako haur parkea, urtarrilaren 2tik 4ra
30
Abe
2022

Gabonetako haur parkea, urtarrilaren 2tik 4ra

Urbeltz Pilotalekuan eta Azokan

Datorren astelehenean urtarrilaren 2an Legazpiko 22.Gabonetako Haur parkea irekiko da Urbeltz pilotalekuan eta Azokan. Ordutegia honakoa izango da: urtarrilaren 2an eta 3an 10.30etik 14.00etara eta 16.00etatik 19.30era. Asteazkenean, urtarrilaren 4an, bakarrik goizez baina 10.30etik 13.30era. Saio bakoitzerako sarrerak 2 euro balio du. Goizeko saioagatik 2 euro eta arratsaldekoagatik, beste 2 euro.

 

Parkean 2 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat jolasak egongo dira.

Urbeltz Pilotalekuko pistan:

-  2-5 urtekoen gunean 2 puzgarri eta ludoteka psikomotrizitateko gailuekin, lurzorua moketadunarekin.

-  6-10 urtekoen gunean Mari Domingi txirrista eta Olentzero puzgarria

-  11-14 urtekoen gunean Bungee Run, Puzgarri interaktiboaeta giza futbolina.

 

Urbeltz Pilotalekuko goiko aldean:

-  Joko interaktiboen gunean 6 play eta 4 aire-jokoak.

-  Sorgintxulo taldeak bideratutako tailerrak: makillajea, karetak, postalak eta marrazkiak.

 

Azokan: Labirintoak, pedal bidezko ibilgailuen zirkuitua eta mini-golfa.

 

Gurutze Gorria saio guztietan egongo da.

 

Albiste guztiak