Txu-txu trena bi egunetan arituko da Legazpiko kaleetan, goiz eta arratsaldez. Abenduaren 29an, osteguna eta 30ean, ostirala, 10.30etik 14.00etara eta 16.00etatik 19.30era. Doakoa izango da.
Euskal Herria plazatik irtenda Laubide auzoko errotondaraino igoko da eta bertan jaisteko aukera egongo da. Tokirik egonez gero, igotzeko aukera ere emango da.
Joan den ostiralean, abenduaren 23an, txu-txu trenak ibilbide berezia egin zuen, Garagune, Eguneko Zentro, Santikutz egoitza eta Meaztiko erabiltzaileekin.