Adostutako egutegia jarraituz, datorren apirilaren 23an egingo dugu Legazpiko Agenda 21 Foroaren bilera. Apirileko foro honetan landuko den gaia honakoa izango da:
Legazpi herri bizia al da?
Orain dela 8-10 urtetik hona, zein norantzatan eboluzionatu dugu? Eta 20-25 urte atzera eginez gero?
Forora etorri ezin duenak bere ekarpenak online foroaren bitartez egin ditzake (http://www.legazpi.eus/bizi/garapen-iraunkorra-agenda-21/online-foroa)
Animatu eta parte hartu!