Euskaraldiaren herri-batzordeak joan den 13an bildu zen Euskaraldiaren baitan antolatutako ipuin-lehiaketako irabazleak erabakitzeko.
Gogora ditzagun gaiak:
- 1. eta 2. kategoriakoentzat: “Nire mugikorrari euskaraz egiten diot”
- 3. kategoriakoentzat: “Eta momentu horretan Ahobizi/Belarriprest izatea pentsatu nuen”
Jasotako 54 ipuin irakurri eta gero, lan nekeza izan zuen herri-batzordeak maila bakoitzeko irabazleak erabakitzeko, ipuin ederrak baitzeuden. Atzo saridunekin elkartu eta merezitako saria eman zien irabazleei. Hona hemen saria jaso duten ipuinak eta horien egileak:
- 1. kategorian (LH), 50 €-ko erosketa-bonoa irabazi du “Marusiña” izeneko ipuinak. Goitizena: Marusiña. Egilea: Paule Montero.
- 2. kategorian (DBH), 100 €-ko erosketa-bonoa eskuratu du “Eta honela hasi zen dena…” izenekoak. Goitizena: Hok eta Mok. Egileak: Irati Moreno eta Nora Aizpurua.
- 3. kategorian (16. urte edo gehiagokoak), 200 €-ko erosketa-bonoa eraman du “Kafesne bat eta kamamila bat” izeneko ipuinak. Goitizena: Martina H. Egilea: Olaia Galdos.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu ipuin-lehiaketan parte hartu duten guztiei.
Hona hemen saridunak saria jasotzen:
Hemen ipuinak entzun ditzakezue, egileen ahotan