Goizean ikastetxeena eta arratsaldean Kalejira herrikoia
Abenduaren 24a, aurten larunbata, Gabon erronden eguna izaten dugu. Aurtengoan, goizean ikastetxeen erronda izango dugu, eta arratsaldean berriz, Kalejira herrikoia.
Mari Domingi eta Olentzerok bietan hartuko dute parte.
Goizeko 11:15ean abiatuko da ikastetxeen erronda, ohi bezala Laubide kaletik.
Lau geldiune egingo dira, Doinuako musikariak beti gune altu batean kokatuta. Puntu batetik besterako bidea trikitilari eta txistulariek girotuko dute.
- Laubiden
- Santikutz Egoitzako kanpoaldean
- Kale Nagusia (Farmaziako kruzea)
- Euskal Herria plazan, Udaletxe aurrean(Plaza hesitu egingo da errondako kideentzako libre egoteko)
Eta geldiuneetan honakoak abestuko dira: Olentzero, Horra Mari Domingi, Alaken, Ator ator, Oilarra kanta kantari, Gabon Gabonzeta eta Agur eskerrik asko.
Konpartsaren ordenak eta amaiera ekitaldia
MARI DOMINGI eta OLENTZERO–Musika Eskola–Aurreskola–Trikitilariak-LH 1, 2, 3-Txistulariak-LH 4., 5. 6–Trikitilariak.
EUSKAL HERRIA PLAZA: Amaiera ekitaldia: Musikariak lagunkantu saioa egiten dugun bitartean Mari Domingi eta Olentzero Udaletxeko balkoira aterako dira.
Balkoitik jendea agurtuko dute. Protagonisten hitzak. Olentzero eta Mari Domingirekin GABON GABONZETA eta AGUR kantatuko ditugu.
Erronda Herrikoia
Arratsaldean, 18:00etan abiatuko da Mari Domingi eta Olentzeroren errondaherrikoia, berriz ere Laubide kaletik, Mari Domingi eta Olentzerorekin. Honako ibilbidea egingo dute: Laubide kalea, Arantzazu, Muru, San Ignazioko aldapa jeitsi, Santikutz Kalea, Patrizio Etxeberria kalea, Nafarroa kalea eta Kale Nagusia. Gernika plazan egingo da amaiera ekitalditxoa. 19:30ean.