Aurten Legazpiko Udalak, Ilintik proposatuta, Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketa berreskuratu du.
22 saltokik hartu dute parte.
Irabazleak hauek izan dira:
- 1go saria: BETI EDER
- 2. saria: ARANZAZU OPTIKA
- 3. saria: MAITIA
- Herritarren saria: MAITIA
Lehenengo hiru sariak epaimahaiak erabaki ditu. Arantxi Eizaguirre eta Mikel Narbarte merkataritzan adituek osatu dute epaimahaia.
Herritarren Saria legazpiarren artean aukeratu dute, Udalaren webgunean eta Apatxo eta Hizkuntzan jarritako hautestontzietan emandako botoen bidez.
Guztira 1.030 boto jaso dita, eta horietatik % 19 saltoki irabazleak jaso ditu.
Gainera, emandako boto guztien artean, Legazpiko Udalak 100 euroko erosketa txartela zozkatu du.
Sariduna Juan Caro Estevez izan da.