pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bikuña Kirol-gunearen izena aldatuko da
02
Abe
2022

Bikuña Kirol-gunearen izena aldatuko da

Aurrerantzean “Irene Paredes Kirol Gunea” deituko da

Azaroaren 30ean, asteazkenean, egindako Osoko Bilkurak aho batez onartu zuen Bikuña Kirol Gunearen izena aldatzea. Bertan daude futbol-zelaia, atletismo-pista, kirol anitzeko pista eta padela.

Aurrerantzean, “Irene Paredes Kirol Gunea” izango da, eta Bikuña kiroldegiaren izena mantenduko da.

Irene Paredes, kirol-arrakasta handiena eta nazioarteko proiekzioa lortu duen kirolari legazpiarra da.

Ilintxa Kirol Elkartearekin futbolean aritu aurretik, Goierri Garaia Atletismo Taldean hasi zuen kirol-ibilbidea.

Asko izan dira Irene Paredesen kirol-lorpenak, bai atletismoan, bai futbolean.

Zilarrezko domina bat lortu zuen Euskadiko Txapelketa Absolutuan, jabalinaren espezialitatean, eta Gipuzkoako errekor absolutuari eusten dio jabalina berrian. Horiez gain, nazio mailako proba konbinatuetan lortutako hainbat domina ditu, hala nola hexatloian eta heptatloian.

Oso ezaguna da futbolean izan duen kirol-ibilbidea, eta, Gipuzkoako Futbol Federazioak gazte-jokalaririk onena izendatu zuen 2009an.

Nazioarteko jokalaria izateaz gain, Espainiako futbol-selekzioko kapitaina izatera iritsi da bai eta jokatu duen klubetako kapitaina ere. Champion Leage-ko txapeldunordea izan da, eta 2021ean urrezko baloia eskuratzeko izendatua izan zen.

Izan duen kirol-ibilbidea, nazioarteko proiekzioa eta Legazpirekiko beti erakutsi duen konpromiso irmoa direla eta, Udaleko Osoko Bilkurak aho batez onartu du  Bikuña Kirol Gunearen izena aldatzea eta Irene Paredes Kirol Gunea izena jartzea.

 

Albiste guztiak