pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azaroko asmakizunaren erantzuna: aza
03
Abe
2022

Azaroko asmakizunaren erantzuna: aza

Hilabete honetan, honako errezeta prestatzera gonbidatzen zaituztegu: barazkiz eta arrozez betetako aza-krepinetak, babarrun kremarekin

Zein da azarorako aukeratutako barazkia? aza

 

Beste hainbat izenekin ezagutzen da aza edo bazka-aza: aza galegoa, zaldi-aza edo aza irekia. Europa erdialdeko eta hegoaldeko kostaldeko eskualdeetatik dator, batez ere Frantziatik eta Erresuma Batutik.

Sukaldean erabailtzen da nagusiki, batez ere patatekin egosita, baina lorategiak apaintzeko ere erabiltzen da.

Kanpoko orriak berdeak dira, eta barrukoak erdizuriak. Bere zurtoina altua da eta landareak zahartzen direnean zurezkoa bihurtzen da.

Aza euskal sukaldaritzako plater tipikoa da aspalditik. Normalean, txikituta eta egosita prestatzen da baratxuri eta olio frejituarekin, eta ohikoa da Gabonetako menuetan. Babarrun eta txitxirioekin ere jaten da, eta taloa edo arto-ogia estaltzeko ere erabiltzen da.

Espainian plater askotan erabiltzen da aza, hala nola mendiko eltzekoa egiteko, Asturiasko potea edo salda galegoa. Portugalen salda berdea izeneko zopa herrikoia egiten da; plater nazionala da han.

Aza elikagaiez betetako barazkia da, eta kontsumitutako 100 gramo bakoitzeko soilik 33 Kilokaloria ematen du. Ur eta mineral asko ditu, baita kaltzio, potasio, fosforo, burdina, zuntza eta bitaminak ere.

C bitamina ugari duenez, antioxidatzaile bikaina da, eta sistema immunea indartu eta kolesterola murrizten laguntzen du.

Espainiako Nutrizio Fundazioak azak folato asko dituela eta horiek haurdunaldian ama-ehunak hazten laguntzeko garrantzitsuak direla nabarmendu du.

Zuntz disolbaezin asko duenez, asetasun-sentsazioa eta heste-igarotzea errazten ditu, eta idorreria hobetzen du. Era berean, barazkirik diuretikoenetako bat da, potasio asko duelako, eta aliatu handi bat, anti-inflamatorio gisa.

Duela mende batzuetatik hona, badakigu oso eraginkorra dela digestio astunak arintzeko, eta horregatik jaten da haragiekin, hestebeteekin eta urdaiarekin, plater horiek leuntzeko erabiltzen delako.  San Martinen ospakizunetan ere, ezin da aza falta.

Azak usain berezia du egosten denean eta horren errua azak dituen konposatu sufredunek dute. Usain hori saihesteko trikimailu egokia da ozpinetan bustitako ogi puska bat gehitzea.

Ondorengo estekan, ELIKA-Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren informazio-kartel bat duzue baita plater hau prestatzeko errezeta ere: barazkiz eta arrozez betetako aza-krepinetak, babarrun gorrien kremarekin.

Nutrizio informazioa eta errezeta

Albiste guztiak