Jarraian, gurasoei zuzendutako hitzaldiak azaltzen dira. Legazpiko udalak eskainiko ditu, Hezkuntza zerbitzuaren eta Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuaren bidez.
Saio guztiak Kultur etxeko areto nagusian izango dira.
Eguna |
Iraupena |
Gaia |
Formatzailea |
Hizkuntza |
Norentzat |
|
18.00 19.30 |
Nerabeak eta Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak …. Onurak eta gatazkak. Nola kudeatu? |
Rakel Gamito |
Elebidun |
Nerabeen gurasoentzat |
|
18.00 19.30 |
Kontsumoak eta nerabeak. Zer egin dezake familiak? |
Estibaliz Ansotegi Ortzadar Fundazioa. |
Elebidun |
Nerabeen gurasoentzat |
osteguna |
17.30 19.00 |
Jolasa, haurren garapenerako gakoa. Nola izan haurren bidelagun kontziente? |
Leyre Cano |
Elebidun |
Haurren gurasoentzat |
|
17.30 19.00 |
Seme-alaben autoestimua elikatzen |
Nerea Mendizabal |
Gazteleraz |
Haur eta nerabeen gurasoentzat |
Urtarrileko hitzaldia Arrisku alkohola programarekin lotuta dago. Alkoholaren arriskuak murrizteko programa hori azaroan eta abenduan eskaini zaie 15 urteko nerabeei, eskola-orduetan, udaleko Hezkuntza zerbitzuaren bidez.
Gainerako hitzaldiak Treba Gurasoak programaren barruan antolatu dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan. Hitzaldien edukiari buruzko proposamena udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzutik bultzatu da, herriko ikastetxeekin, gurasoen elkarteekin eta iaz programa honetan parte hartu zuten gurasoekin batera.