Dei irekia, egun horretako koplak kantatuz parte harteko.
Gabonen iragarle dugun ekitaldi hau aurten aldaketekin datorkigu.
Ikastetxeek eskola gisa parte hartuko ez dutenez, Doinua Musika Eskolako musikari eta San Nikolas, Olazabal Institutuko DBH2ko Iraitz Plaza Granado, laguntzeko herritarrei dei egiten zaie eguneko koplak kantatzera ager daitezen, familian, lagun artean,… .
Zure beharra dugu, ohiturari eutsi ahal izateko.
IBILBIDEA:
Laubide Kalea - Santikutz kalea
Santikutz Egoitza - Santikutz Kalea
Kale Nagusia.- Euskal Herria Plaza
Eguraldi txarra balitz, ekitaldi osoa Azokan egingo litzateke.
Hona abestuko direnak:
SAN NIKOLAS
Nikolas Deuna ospean
Gazte gaztetandik |
Oin arinka goaz
Diruz urri gabiltza
ez daukagu deus
|
SAN NIKOLAS SANTUA
San Nikolas santua
San Nikolas koronado |
A la una noche y día
SAN NIKOLAS TRISKILITRAS |
URTE BERRI BERRI
Urte berri berri
San Nikolas coronado
Aquí estamos cuatro |
Aingeruak gara
San Nikolas coronero
Aingeruak gara, |
DAUKANAK
Daukanak ez daukanari |
Gorostiagan bi, |
Bainan, zergatik ospatzen da San Nikolas?
Bi ohitura nahasten dira:
1. San Nikolas, Asian dagoen, Myrako gotzaia zen.
Kondairak dio,
ezkontzeko dirurik ez zuten hiru neskei
urrezko poltsa bana utzi ziela leihoan.
Horregatik, gabon aurretik
umeei opariak banatzen dizkien pertsonaia da
hainbat tokitan
Santa Klaus edo Papa Noel izena hartuz.
2. Ikasleen artean gotzaina izendatzea,
Erdi Aroan Europan egiten ziren
zoroen festetetatik dator.
Hori da abesten diren letren zentzugabekeria
eta euskara-erdara nahastearen
arrazoia.