Atzo, Haztegi ikastolako batxilergoko ikasleek azaroaren 25aren inguruan, hau da, emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko nazioarteko egunaren inguruan egin duten sentsibilizazio-lana aurkeztu zuten Udalaren aurrean.
Egindako lana kartel batzuetan jaso dute eta kartel horiek Gizarte Zentroan egongo dira ikusgai astebetez.
Aurkezpen-ekitaldia amaitu ondoren, pankarta bat jarri zuten Udalaren balkoi nagusian “Emakumeen aurkako indarkeria GELDITU” leloarekin.
Gaur, Matrakak Legazpiko Talde Feministak elkarretaratzea antolatu du 19:00etan.. Hauxe izango da leloa: «Beldurraren eta kontrolaren aurrean, borroka feminista».
18:50ean, Gazte-txokoko gazteek egin dituzten txapak banatuko dira.
Udalak Legazpiko herritar guztiak gonbidatu nahi ditu, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak errebindikatzeko elkarretaratze horretan parte hartzera.