pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Koordinazio sozio-sanitarioko protokoloa
12
Api
2015

Koordinazio sozio-sanitarioko protokoloa

gaur sinatu dute udaletxean

Goierri-Urola Garaiko ESI, Osasun Mentaleko hainbat Zentro, Donostia Unibertsitate Ospitalea, udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira bultzatzaileak
 
Gaur sinatu dute, udaletxean, koordinazio sozio-sanitarioko protokoloa, esparru sozio-sanitarioan koordinatzean sortzen diren egoerak arautzeko helburuarekin; eta betiere, herritarren eskubideak bermatze aldera. Izan ere, esparru horretan bat egiten dute bi sistemek (sozialak eta sanitarioak), eta bertan daude aintzat hartuta gaixotasun kronikoak eta askotariko beharrak dituzten pertsonentzako zerbitzu sozial eta sanitarioen aldi bereko edo/eta etengabeko premiak.
 
Hala, protokolo hau sinatuta, koordinazio sozio-sanitarioa lortzea bilatzen dute honako hauek: Goierri-Urola Garaiko ESIak (Lehen Mailako Atentzioko Unitateak eta Zumarragako Ospitalea); Beasain, Zumarraga eta Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroek; Donostia Unibertsitate Ospitaleak; udaletako Gizarte Zerbitzuek eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamenduak. 
 
Esparru prozedura gisa ezarri da, eta helburua da, aurrerantzean, gure udalerriaren ezaugarrietara egokitzea.
 
Sinatu duten zerbitzu erakundeek konpromisoa hartu dute beraien ardurapeko esparruan dauden herritarren beharrei erantzuteko, nork bere zerbitzu zorroaren bidez diziplinarteko esku-hartzeak eginez, herritarren beharrei modu integralean erantzuteko; betiere, era arin eta koordinatuan, eta asistentzia hutsuneak saihestuta.  
 
Protokolo honen eraginpekoak izango dira, beraz, beren arazo edo arrisku egoera modu eraginkorragoan konpondu ahal izateko osasun sistemaren eta gizarte zerbitzuen esku-hartze bateratua behar duten pertsona eta familia guztiak.
 

Albiste guztiak