12:30ean Latxartegi Aretoan.
Euskal Herriko lau musikari handi elkartu dira proiektu honetan. Garikoitz Mendizabal,txistua; Aitor Furundarena, eskusoinua, Angel Unzu, gitarra eta Iñaki Telleria, perkusioa, dira Ibili munduan aurkeztuko digutenak.
Oraingoan, munduan zehar bidaia musikal bat egitea erabaki dute.
Dantzan hasi eta munduari gerritik helduko bagenio, 40.000 kilometroko zabalera duela konturatuko ginateke. Kilometro gehiago
egiten dituzte urtero urtero Garikoitz Mendizabalen autoan bere txistuek; beste hainbeste Aitor furundarena, Angel Unzu eta Iñaki
telleria taldekideak. Gehien gehienak hemen, Euskal Herrian. Oraingoan, munduan zehar bidaia musikal bat egitea erabaki dute.
Lagunekin. Ezaguna da gure esaera zaharra: “ Txapela buruan eta ibili munduan”. Esaeraren bigarren zatia baino ez dute erabili
diskoaren izenbururako. Seguraski, munduarekin dantzan hasi, eta txapela kentzeko moduko lan bat egin dutelako
Azaroan Musika Zikloko emanaldi honetarako sarrera doakoa izango da tokiak bete arte. Aretoko ateak 12:00etan irekiko dira.