HH-3, HH-4 eta HH-5. mailetako haur txikiei eta euren gurasoei zuzendutako ekimena
Euskara zerbitzuak JOLAS MOLAZ izeneko erakusketa-tailerra antolatu du, euskarazko jostailu berrienak eta erakargarrienak gurasoen eta haurren esku jarriz.
Helburua, atera berri diren euskarazko jostailuak, erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko dugun edo ez jakitea da.
Bi egunetan eskainiko da tailerra:
- Azaroaren 21ean, astelehenean, eta
- Azaroaren 22an, asteartean
Tailerrak euskaraz izango dira eta honako lekuan eta ordutegian izango dira
Tokia: Kultur etxeko areto nagusia
Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara