5 dantzari legazpiar aritu ziren bertan
Azaroaren 12an Hondarribian Euskal Herriko IV. Aurresku Txapelketa Nagusia (Gipuzkoar Erara) ospatu da.
18:30etan hasi eta bi ordu iraun duen ikuskizunean 15 urtetik gorako 16 dantzari lehiatu dira, hauen artean Sustraiak Dantza Taldeko Amaia Azpeitia, Irati Olaizola, Laia Arruabarrena, Maider Encina eta Naroa Sánchez legazpiarrak.
Lehenengo hiru sailkatuak hauek izan dira:
1. Mattin Etxebeste (Oiartzun)
2. Irati Olaizola (Legazpi)
3. Ane Jaunarena (Lezo)
Amaia, Laia, Maider eta Naroak ere lan bikaina egin dute.