Azaroaren 18an, goizean, Euskal Herria Plazan.
Urola Garaia eskualdeko udalek, Uggasarekin batera, gutako bakoitzak hondakin gehiago edo gutxiago sortzeko, birziklatzeko eta berrerabiltzeko dituen ohiturei buruz hausnartzen lagundu nahi dizugu.
Horretarako, Photocall bat antolatu dugu Euskal Herria Plazan ostiralean, azaroaren 18an, 9:30etik 12:00etara.
Hiru ikertzaile izango ditugu gurekin eta, modu dibertigarrian, zuzeneko telebista-saio batean murgilduko gaituzte. Saio horretan, lehiaketa eta sariak egongo dira.
Irabazleak ”Lurraren Zaindari” izendatuko dituzte, eta txartela eta poltsa berrerabilgarria emango dizkiete.
Zatoz! Ziur zure ohiturak hobetuko dituzula!