Euririk ez izateak eta tenperatura altuek ondorioak dituzte urtegietako uraren biltegiratze-mailan. Horrez gain, bi arrazoi horien ondorioz, bildutako uraren tenperatura igo egiten da, eta, beraz, uretako organismoak (algak, esaterako) ugaritzeko baldintza egokiak sortzen dira.
Horixe da Barrendiolako urtegian gertatzen ari dena. Bertan, kolore desberdineko orbanak ageri dira gainaldean, arre-berdexka kolorekoak, eta hegoaldeko haizeari esker urtegiko ertzetako batean bildu dira.
Gipuzkoako Urak erakundeak jakinarazi duenez, urte osoan zehar, alga horien ugaritzea monitorizatu egiten da kudeatzen dituzten presa guztietan, eta mota horretako gertakariak ohikoak dira; beraz, ez dago inolako arriskurik etxeetara iristen den urarentzat.
Ohikoa da alga mota horiek udaran zehar ugaltzea eremu beroetako urtegietan.
Urte honetara arte, gutxitan ikusi izan dugu fenomeno hori Barrendiolako urtegian, eta horrek agerian uzten ditu klima-aldaketak gure ingurune hurbilenean eragiten dituen ondorioak.