pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Hobekuntza lanak Mugikortasun Planaren baitan
11
Api
2015

Hobekuntza lanak Mugikortasun Planaren baitan

Zirkulazioan hainbat aldaketa

2008ko Mugikortasun Planaren baitan, hainbat hobekuntza lan egingo dira Legazpin.
 
Batetik, Muruko bidegurutzean. Hobekuntza horri esker, oinezkoek, bizikletek eta ibilgailuek segurtasun handiagoa izango dute.
 
Eta, bestetik, Santikutz Egoitzako bidegurutzea. Hor ere, segurtasuna irabaziko dute oinezkoek eta ibilgailuen irteera azkartu egingo da Olaondoko(Pio) aldapatik, semaforoetako auto pilaketak saihestuta.
 
Aldaketak zirkulazioaren noranzkoan
Aldaketa horiek, hain zuzen, Santikutz, Olaondo eta La Salle kaleetan eta San Ignazio auzoan egingo diren asfaltatze eta pintaketa lanak bukatu eta gero jarriko dira martxan; hau da, datorren astean, apirilaren 8 edo 9tik aurrera. Aldaketak 3 gunetan izango dira.
 
Olaondoko aldapan (Pio), zirkulazioa bi noranzkoa izango da. Beheranzkoa, udalerritik irteteko, San Ignazio auzoko aldapatik edo Santikutz kaletik datozen ibilgailuentzako. Eta goranzkoa, auzoetara joateko: San Ignazio, San Martin, San Jose, Juanastegi….
 
La Salle kalean, berriz, zirkulazioaren noranzko bakarra jarriko da. Sarrera Lanaren hiribidetik eta irteera Olaondo zeharkaletik. Gainera, aparkaleku berriak egokitu egingo dira.
 
Azkenik, Muruko bidegurutzea dugu (San Ignazio 23). Lehentasuna izango dute Laubide auzotik datozen ibilgailuek eta, beraz, San Ignazio auzotik behera doazenek STOP egin beharko dute. Zirkulazioaren noranzko bakarra izango da: beheranzkoa, Muruko bidegurutzetik Juanastegi kaleko 25. zk.-ra.
 
Informazio gehiago, udal paneletan. Tamaina handiko planoak ikus daitezke.
 

Planoa

 

Albiste guztiak