Martxan da Ipuin labur-labur-laburren 3. lehiaketa!
Euskaraldiaren herri-batzordeak herri mailako ipuin-lehiaketa antolatu du. Aurtengoa 3. edizioa izango da eta Euskaraldiaren baitan gauzatuko da. Gehienez, ipuinek 11 lerro izango dituzte. Ipuin lehiaketak hiru kategoria izango ditu:
- 1. kategoria, LH
- 2. kategoria, DBH
- 3. kategoria, 16 urte edo gehiagokoena
Gaiak:
- 1. eta 2. kategoriakoentzat: “Nire mugikorrari euskaraz egiten diot”
- 3. kategoriakoentzat: “eta momentu horretan Ahobizi/Belarriprest izatea pentsatu nuen”
Ipuinak Laubide auzoan eta Kale Nagusian egongo diren etxoletan utzi behar dira azaroaren 18tik abenduaren 2ra.
Sariak, berriz, erosketa–bonoak izango dira, herriko merkataritza- edo ostalaritza-establezimenduetan erabiltzeko:
- 1. kategoria: 50 €-ko erosketa-bonoa
- 2. kategoria: 100 €-ko erosketa-bonoa
- 3. kategoria: 200 €-ko erosketa-bonoa
Irakurri oinarriak, animatu eta parte hartu!