Txapa jasotzeko hitzorduak
Datorren azaroaren 18tik abenduaren 2ra, 15 egunez, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu “Hitzez ekiteko garaia” lemapean.
Ariketan parte hartzea erabaki duten herritarrek txapa jaso ahal izango dute aste honetan:
NON: Agirre Etxeberri etxean
NOIZ: azaroaren 9an, 10ean eta 11n (asteazken, ostegun eta ostiralean)
ORDUA: 17:30etik 19:30era
Egun eta ordu horietan txapa jaso ezin duten herritarrek azaroaren 14tik aurrera eta azaroaren 17ra arte jaso ahal izango dute:
- Udaletxeko harrera bulegoan, goizetik, 7:30etik 14:45era
- Kultur Etxeko harreran, 15:00etik 20:00etara.
Modu berean, nahi duenak eskuragarri izango du aurtengo Euskaraldiko banderatxoa