Azaroaren 11n, ostirala, 19:00etan Kultur Etxeko Areto nagusian.
Ez da mitologia edo alpinismoari buruzko emanaldi soila, kontakizun bat baizik. Euskal Herriko paisai ederrez gozatuz, ezohiko begiradaz.
Kontakizunean, gazte mendizale batzuk Aketegiko Mari eta bere haitzuloa aurkitzeko ahalegina egingo dute. Horrek eramango ditu Aizkorrira, hainbat korridore igotzera (alpinismoa) eta gainera Mariren beste zenbait bizileku bisitatzera: Txindoki, Murumendi, Anboto, Itxina, Aloña, Putterri...labur bada ere. Tartean Mariri buruzko aipamenak egiten dira.