pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azaroaren 5ean Subeltza Eguna Azokan
02
Aza
2022

Azaroaren 5ean Subeltza Eguna Azokan

Herriko 6 talde eta gonbidatu bat, Capsula rock talde famatua

Herriko 6 talde eta gonbidatu bat, Capsula rock talde famatua

 

Bikuñako musika lokaletan entseatzen duten taldeak elkartzeko eguna dugu Subeltza Eguna. Datorren larunbatean azaroaren 5ean Azokan ospatuko da. Arratsaldeko 17.30ean hasita herriko 6 talde arituko dira eta 00.00etan Capsula rock talde famatuaren txanda izango da.

Capsula euskal eta argentinar rock talde bat da, Martin Guevarak (gitarra eta ahotsa) 1997an Buenos Airesen  sortu zuena. Gaur egun, taldea Bilbon dago eta, Martin Guevaraz gain, Coni Duchessek (baxua, ahotsa) eta Alvaro Olaetxeak (bateria) osatzen dute.

Capsula taldea ezaguna da bere zuzenekoengatik, oso bizigarriak direlako. Europa, Asia eta Amerikako eszenatoki nagusietan jo du, eta disko ugari argitaratu ditu Amerikan, Frantzian eta Estatuan.

Hona hemen egun horretako egitaraua:

  • 17:30: Los Notas Blues Band
  • 18:30: Emaion (talde berria)
  • 19:30: The Bluesy Boys
  • 20:30: Oxida
  • 21:30: John Dealer & the Coconuts
  • 22:30: Elbereth
  • 00:00: Capsula kontzertua

Bikuñako musika lokaletan entseatzen duten taldeek udalak eskainitako lokalen erabileraren truke, gutxienez bi urtean behin, kontzertu bat antolatu behar dute eta hortik dator ekintza honen arrazoia.

Lehenengo Subeltza Eguna2008an izan zen, lokalak erabiltzen hasi eta 9 hilabetetara. Geroztik beste hainbat urtetan ospatu da Subeltza Eguna:2014an, 2016an, 2017an, 2018an eta 2019an.

 

Musika lokalen erabilera

Musika lokaletan 14 gela daude, eta horietako 2 bereziak dira: grabaketa gela eta musika tresnak konpontzeko gela. Gainerakoak entseatzeko gelak dira.

Egun, 13 musika talde daude musika estilo ezberdinetan sormena eta adierazpena lantzen, hala nola: Elbereth, Jhon Dealer, Butch, The Velvet Bullets (One Way), Latoga, Los Notas, Anker, Insanos, Rudeska, Billy Club, R ke R, Oxida eta Emaion. Azken hau berriena eta gazteena.

 

2016an udalak finantzaturiko Subeltza CDa grabatu zuten, non 9 taldeen abestiak jaso ziren. Bestalde, egun dauden talde gehienek grabaketak egin dituzte eta horietako batzuk udalak diruz lagundu ditu.

 

 

 

 

Albiste guztiak