Azaroaren 5ean berriro irekiko da gizarte-zentroko tabernaren espazioa.
Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, Udalak berriro irekiko du gizarte-zentroko tabernaren espazioa.
Beraz, lehen bezala, espazio hori irekita egongo da larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan.
Horrela, erabiltzaileek leku bat izango dute elkarrekin biltzeko eta harremanak izateko.
Hauxe izango da asteburuetako eta jaiegunetako ordutegia: 17:00etatik 20:30era.
Animatu zaitez topagune hori erabiltzera.
ZAIN IZANGO GAITUZUE!!!