Igandean izango da, eta autobus zerbitzua egongo da Laubidetik.
Bi urtetako etenaren ondoren, igandean ospatuko dute Ardanbidetako erromeria Kimu Berri aterpetxearen inguruan, Lakiolan. Zingi Zango euskara elkarteak urteetan antolatu zuen erromeria agorreko santikutzetan eta Kimu Berri elkarteak lekukoa hartu zion. Igandean goizetik arratsaldera ekintzak egongo dira.
Honako egitaraua prestatu du egun horretarako:
- Mendi irterra Izadi Zaleak elkartetik Ardanbidetara
- Salda eta txorixo banaketa
- Jokoak haur eta helduentzat
- Herri kirolak
- Zaldi paseoak haurrentzat
- Arko tiraketa erakustaldia
- Bazkaltzeko, paella.
Musika egongo da egun guztian zehar eta Hegialdeko biribilgunetik autobusa egongo da Ardanbideetara.