pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ez da aurrekontu parte-hartzaileen proeiktuei buruzko bozketarik egingo
25
Urr
2022

Ez da aurrekontu parte-hartzaileen proeiktuei buruzko bozketarik egingo

50.000 € ingururekin egin daitezkeen inbertsio-proposamenak aurrekontuan txertatuko dira

50.000 € ingururekin egin daitezkeen inbertsio-proposamenak aurrekontuan txertatuko dira

 

Pandemiaren ondorioz bi urtez etenda egon ondoren, aurten berriro ekin diogu 2016an hasitako aurrekontu parte-hartzaileen dinamikari.

Prozesu parte-hartzailea irailaren 7an hasi zen, Legazpiko herritarrek 50.000 € inguruko inbertsio-proposamenen aurkezpenarekin.

Egindako proposamenak aztertu ondoren, egin daitezkeen inbertsio-proiektuen kopurua 6tik beherakoa dela ikusi da, eta, beraz, aurkeztutako proposamenak sakonago aztertzen ari dira.

Horregatik, ez da bozketarik egingo 2023ko aurrekontuan sartu beharreko 50.000 euroko inbertsio-proiektuak hautatzeko eta bideragarriak diren 50.000€ko inbertsio-proposamenak aurrekontuan jasoko dira.

 

Lan-planean jasotakoaren arabera, azaroaren 9an jakinaraziko da zein diren onartutako inbertsio-proiektuak.

Albiste guztiak