Gazte-txokoan elkartuko dira Zerbitzua eta bertan lan egiten duten hezitzaileak ezagutzeko
Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak ostegunean gurasoentzako ate irekien eguna antolatu du. Aurreko ostegunean, goizean eta eskola-orduetan, DBHko 1. mailako ikasleak Gazte-txokoan izan ziren eta ostegun honetan, urriaren 20an, arratsaldeko 18.00etan gurasoen txanda izango da.
Ikastetxeen bidez, alkateak sinatutako eskutitz bat igorri zaie DHB-ko ikasleen gurasoei eta, bereziki, 1. mailako gurasoei. Ate irekien egunaren helburua da Nerabeentzako Zerbitzuaren funtzionamendua eta bertan lanean ari diren hezitzaileak ezagutzeko aukera ematea.
Zerbitzua 11 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago. Zerbitzu sozio-hezitzaile bat da eta nerabeek aukera paregabea dute euskaraz modu aktiboan parte hartzeko, aisialdiaz gozatzeko eta lagunekin egoteko. Gainera, hezitzaileen bide-laguntzarekin, udal-baliabide honek nerabezaroaren taxuzko garapen zaintzen du, egokiena izan dadin.
Nerabeak dauden tokietan eskaintzen da zerbitzua, hau da, Gazte-txokoan, kalean eta sare sozialetan. Jarraian nerabeentzako ordutegia eta gurasoei arreta egiteko ordutegia zehazten dira.
Gazte-txokoan
Asteazkena eta osteguna 17.00-19.30
Ostirala, 15-18 proiektua 16.00-18.30
Larunbata 17.00-20.00
Igandea 17.00-20.30
Kalean
Asteazkena 15.25-16.15
Osteguna 16.00-17.00
Ostirala 14.00-15.00 / 18.30-19.30
Larunbata 20.00-21.00
Sare sozialetan
Asteazkena 16.15-17.00
Ostirala 15.00-16.00
Larunbata eta igandea 16.30-17.00
Gurasoentzako arreta
ostegunetan 11.00 – 13.00