pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udaletxearen argiztapen berezia urriaren 17tik 21era
17
Urr
2022

Udaletxearen argiztapen berezia urriaren 17tik 21era

Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna dela-eta

Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna dela-eta

 

Bularreko minbizia edota minbizi ginekologikoa duten emakumeei laguntzeko Gipuzkoako KATXALIN elkarteak egindako lankidetza-eskaerari erantzunez, Udalak arrosa kolorez argituko du udaletxeko fatxada urriaren 17tik 22ra.

Keinu horrekin urriaren 19an ospatzen den bularreko minbiziaren aurkako munduko eguna babestu nahi da, eta gizarte osoak bularreko minbiziaren aurkako borrokan duen konpromisoa gogorarazi.

Bularreko minbizia da emakumeen tumorerik ohikoena. Garaiz detektatzen bada senda daitekeen gaixotasun larria da.

Horregatik da hain garrantzitsua, batetik, miaketa fisikoa egitea mingarriak ez diren noduluak, titiburuaren uzkurdura edo bularreko larruazalaren alterazioak detektatzeko eta, bestetik, tumoreen % 90 detekta dezaketen mamografiak egitea.

Horixe da teknikarik eraginkorrena alterazioak aurkitzeko, behagarriak izan baino bi urte lehenago ere.

 

Albiste guztiak