Haurdunaldiko, jaiotza inguruko eta jaio ondokoengatiko dolua bistaratzeko munduko eguna dela-eta
ESKU HUTSIK, Euskadiko haurdunaldiko, jaiotza inguruko eta jaio ondokoengatiko dolu-elkarteak egindako lankidetza-eskaerari erantzunez, Udalak udaletxeko fatxada kolore arrosa eta urdinez argituko du urriaren 15ean, hau da, haurdunaldiko, jaiotza inguruko eta jaio ondokoengatiko dolua bistaratzeko munduko egunean.
ESKU HUTSIK elkarteak adierazi du espero den haurtxoa galtzea, haurdunaldiaren asteak alde batera utzita, oso esperientzia traumatikoa eta mingarria dela, eta, beraz, argiztapen horrek hausnarketara gonbidatu eta gizarte-tabua hautsi nahi duela. Dolua eta komunikazioa erraztu nahi dira, eta, aldi berean, familiei aukera ematea beren historia senideei, lagunei eta ahaideei kontatzeko