Urriaren 19an, asteazkena, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Urriaren 19ko Giselle balletaren emanldiarekin emango zaio hasiera ikasturte berri honetako Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloari. Saio bakarrean eskainiko da Kultur Etxeko Areto Nagusian, 18:30ean hasita.
- FITXA TEKNIKOA
Musika: Adolphe Adam
Koreografia: Marius Petipa
Erromantizismoko dantza-antzerkiaren maisulana. Musika: Adolphe Adam; koreografia: Jean Coralli eta Jules Perrot eta libretoa: Jules Henry Vernoy eta Theóphile Gautier. Pariseko Operan eskaini zen lehen aldiz 1841ean eta dantza klasikoaren obra garbia eta oinarrizkoa da, bai eredu erromantikoak tratatzeko moduari bai XIX. mendeko antzerki-teknika finduena erabiltzeari dagokienez.
IRAUPENA:112 min.
- PERTSONAIAK
Giselle |
Anna Tsygankova |
Count Albrecht |
Jozef Varga |
Myrtha |
Igone de Jongh |
Hilarion |
Jan Zerer |
Pas de quatre |
Michele Jimenez, Maia Makhateli, Mathieu Gremillet, Arthur Shesterikov |
Zulme |
Anu Viheriänta |
Moyna |
Emanouela Merdjanova |
Bathilde |
Natasja Lucassen |
Berthe |
Jeanette Vondersaar |
Duke |
Francis Sinceretti |
Wilfried |
Dario Mealli |
Dutch National Ballet Version (Amsterdam)
Zuz.: Ted Brandsen
Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.