Golden Appel Quartet eta Legazpi Musika Bandarekin.
Datorren urriaren 22an, larunbata, 19:30ean Legazpiko Urbeltz Pilotalekuan Udazken musikaleko hirugarren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu. Emanaldia Legazpi Musika Bandak sustaturik iritsiko zaigu Legazpira.
1940ko hamarkadan mundu osoan astindu zuen eta 1961 desegin zen umorezko talde mitikoari egindako omenaldia da.
Ikuskizun honen berezitasuna Legazpi Musika Banda dela, Goldendarrekin batera, proiektu berri honetako protagonista. Xabier Zabala ere bertan da, eta, Musika Zuzendaritza hartzeaz gain, Pepito Yanciren papera egiten du.
Ikuskizuna 2020ko urtarrilaren 2an estreinatu zen Donostiako Victoria Eugenia antzokian.
Errepertorioan, besteak beste, "Adelak esan zidan", "La bella Lola", "Señora Baronesa", "El menú", "Clavelitos Madrileños", "Cartas a Eufemia", "Los Feos"... 16 kantu daude guztira, horietatik 13 Bandarekin.
Sarrerak salgai daude dagoeneko Musical Legazpin eta Laubideko Estankoan, 5€ arruntak eta 3€ 12 urtez azpikoentzat.
Egunean bertan ere salgai izango dira pilotaleku sarreran, 8€ arruntak eta 5€ 12 urtez azpikoentzat.