Itxaropenerako sarbide hau itxita egongo da lanek irauten duten bitartean
Itxaropen auzora joateko eskailerak XX. mendeko 70eko hamarkadaren amaieran egin ziren, Itxaropen auzoko etxebizitzen sustapen pribatua egin zenean.
Eskailera horietan hainbat tarte daude. Beheko tartea, Aizkorri kalea 12 eta 14 artekoa, 2017an berritu zuen Iberdrola enpresak, energia elektrikoaren linea lurperatu zuenean.
Hasiko diren obraren bidez, eskaileraren honako tarteak berrituko dira: Aizkorri kaleko 12. zenbakiko hegoaldean eta mendebaldean dagoen tartea, Aizkorri kaleko 14. zenbakiko iparraldean dagoena eta Itxaropen auzoko 1. zenbakiko eta Aiztonaga kaleko 6. zenbakiko beheko aldean dagoena. Eskailera-tarte horiek hobetu eta eskailera-mailak ezarriko dira, gaur egungo arauekin bat datorren igarobide bat izateko, argiztapena ere hobetuko da eta Gipuzkoako Urak sozietateak, bestalde, ur beltzen saneamendua hobetuko ditu.
Eskailerak 412,55 metroko altueratik abiatzen dira, eta 423,89 metroko altueran amaitzen. Altueren arteko aldea 10,27 metrokoa da. Garapena 39,49-koa da, eta, beraz, ezinezkoa da arrapala bat egitea. Horregatik, eskailerak aldatu egingo dira, eta bi gunetan banatuko dira:
- 7 tartetan konpentsatutako eskailerak egingo dira.
- 2 tartetan eskailera jarraituak.
Eskailera-maila berria egungo lursailaren gainean jartzea planteatzen da; zeharkako malda izango du ezkerralderantz igotzean, eta eskailera-buruetan, zoladurak CO2 xurgatzeko baldosa hidraulikoak izango ditu.
Eskailerak egungo irisgarritasun-araudia beteko dute eta maila prefabrikatuekin egingo dira. Mailak ezarriko diren eremuan baranda jarriko da 2 altueran; barandak euskarriak izango ditu metro bakoitzeko. Goiko aldean, hormari itsatsita, eskudela jarriko da, eta beste aldean, baranda, 2 altuerako eskudelekin eta 10 cm-tik behin barra bertikalekin.
Argiztapena indartzeko, 4,00 metroko altuera duten 5 argi jarriko dira, LED motako kontsumo txikiko lanparekin.
Ur beltzen saneamendua ez da berritu eremu horretan joan den mendeko 70eko hamarkadaren amaieran instalatu zenetik; beraz, ur beltzen sarea berritu egingo da eskaileren jaitsieraren hasieran –Itxaropen auzoko 1. zenbakiaren parean-dagoen kutxatilatik Aitzkorri kaleraino. Zazpi kutxatila aurreikusten dira, hala nola norabide-aldaketak eta hasierako eta amaierako loturak.
Egin beharreko obrek 100,00 metro karratu inguruko azalera dute, 158.494,57 €-ko aurrekontuarekin, eta “CONSTRUCCIONES M.B. ANTIO SLL” enpresak egingo ditu.
Obrak urriaren 13an hasiko dira eta 2 hilabete iraungo dute.
Fase bakar batean egitea planteatzen da, eta, beraz, itxi egingo da sarbidea, Itxaropen auzoan sartzeko beste gune batzuk badaudelako.