pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko udalak 2022-2023  ikasturtean ere ikasgela irekiko du
13
Urr
2022

Legazpiko udalak 2022-2023 ikasturtean ere ikasgela irekiko du

Urriaren 17an irekiko da eta txartelak 13tik aurrera eska daitezke

Urriaren 17an irekiko da eta txartelak 13tik aurrera eska daitezke.

 

Aurreko ikasturtean bezala, 2 alditan irekiko da ikasgela. Lehenengoa, urriaren 17tik otsailaren 17ra eta bigarrena, martxoaren 6tik uztailaren 7ra.

Lehen aldirako txartelak urriaren 13tik aurrera eskatu ahal izango dira, Udalaren web-orriko Egoitza Elektronikoan edo udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara) eta urriaren 17tik aurrera eskuragarri egongo dira Kultur etxeko harreran.

Eskaerarekin batera 2022-2023 ikasturteko matrikularen agiria aurkeztu beharko da. Dokumentazioa aztertu ondoren, eskatzaileek onarpen-mezu bat jasoko dute, eta Kultur Etxeko harreratik pasa beharko dute ikasgelako txartela jasotzeko. Txartelarekin batera betete beharreko jarraibideak betetzeko konpromisoa jasoko dute.

 

Ikasturte honetako hobekuntzak

Pasa den uztailean, ikasgelako denboraldia bukatu zenean, Udalak zerbitzuaren balorazioa egin zuen. Egindako ekarpenak eta hobetzeko proposamenak aztertu ondoren, 3 hobekuntza txertatu dira: asteburuetan eta jaiegunetan ordutegia ordu erdi luzatzea; txartelak itzultzeko epea ere luzatzea; eta uztailean, egun gehiagotan irekitzea.

Hori dela eta, ordutegia honako hau izango da:

  • Astegunetan, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:00etara;
  • Asteburuetan, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, 9:30etik 20:30era.

Gogoan izan zerbitzu hau 18 urtetik gorako pertsonek erabili ahal izango dutela, udalerrian erroldatuta daudenak eta irakaskuntza arautua egiten ari direnak (hau da, heziketa-zikloak edo unibertsitate-ikasketak).

Interneterako konexioa duten banakako 24ikaspostu eskaintzen dira eta ikasgela erabiltzea eskatzen duten pertsonek konpromisoa hartzen dute ezarritako jarraibideak errespetatzeko.

 

Txartelak Kultur Etxeko harreran entregatu beharko dira, lehen aldiaren amaieran (otsailaren 17an), edo lehenago, erabili behar ez badira, hurrengo aldirako prestatu ahal izateko. Bigarren aldia, martxoaren 6tik uztailaren 7ra arte izango da.

Ikasgelaren jarraibideak

Ikasgelaren erabiltzaile egitea, prozedura fitxa

Albiste guztiak