27. edizioa izango da aurtengoa
Bi urtetako etenaren ondoren, aurtengoan ere bi egunetako ekitaldiak Azokan egingo dira, Beti Gazte Animakzio Elkarteak sustaturik. Ohi bezala perretxiko biltzea larunbatean egingo da eta bildutakoa Azokara eraman beharko da. Arratsaldeko sailkatze ekitaldia ere Azokan egingo da, 15:00etan hasita, eta ondoren, 19:30ean, irekiko da erakusketa. Erakusketa eta dastaketa larunbat iluntzean eta igande eguerdian egingo dira aurtengoan ere, eta baita “upelgilearen begia” lehiaketa ere. Haurrentzako marrazketa txokoa, igande eguerdian mantenduko da, eta saria zozketatuko da parte hartzaile guztien artean.
Hona egitarau osoa:
URRIAK 15 LARUNBATA
- PERRETXIKU bilketa AZOKAN 10:00etatik aurrera. Nahi duenak bere kontura perretxikuak bil ditzake eta ondoren AZOKAra ekarri bazkalordua baino lehen. Trukean salda eta txorizoa eskeiniko dira.
- PERRETXIKUEN sailkapena AZOKAN
- Arratsaldeko 15:00etatik aurrera, Aranzadi Zientzia elkarteko kideen laguntzaz.
Izan ditzakezuen dudak argitzeko aukera bikaina!
- 19:00etan erakusketaren irekiera.
- 19:30etatik aurrera, perretxiku dastaketa borondatearen truke eta “Upelgilearen Begia” apustu-jokoan asteburuko lehen saskia irabazteko aukera. EGIN APUSTU!
- 21:00etan,saskiaren pisaketa eta erakusketaren itxiera.
URRIAK 16 IGANDEA
- PERRETXIKU erakusketa 11:00etatik aurrera eta 15:30ak bitartean, AZOKAN
- Umeentzako marrazketa gunea.
12:00etatik 13:00etara. Gaia, perretxikuak.
13:30etan saria partehartzaile guztien artean zozketatuko da.
PERRETXIKU dastaketa borondatearen truke eguerdi aldera.
Erakusketa bitartean
“Upelgilearen Begia”ren bigarrenapustu-jokua. Ea nork asmatu saskiaren pisua! Saski ederra irabazlearentzako!
- 14:00etan saskiaren pisaketa!