Lenbur Fundazioak antolatuta, urriaren 13an inauguratuko da.
Erakusketa honek Legazpiko lehen fabriken hastapenak kontatzen ditu. Erakusketa, burdinolen krisiaren historia kontatuz hasten da, Legazpiko Bengolea izan baitzen ateak itxi zituen gipuzkoako azken burdinola.
Baina krisi handi hartatik ekimen berriak sortu ziren, ekimen handiko pertsonak, produkzio-gune berriak martxan jarriko dituztenak, hala nola, teila, orrazi edota zementu fabrikak.
Legazpiar batzuk artisau izatetik ekoizle izatera pasatu ziren, beste batzuek makinak asmatu eta patentatu zituzten eta ezin ahaztu ekintzaile izan ziren emakumeak.
Erakusketan ikusiko dugunez, metalaren sektorea da adierazgarriena, baina beste sektore asko ere, nahiz eta hain ezagunak ez izan, oso garrantzitsuak izan ziren Legazpiko industriaren garapenean.
Erakusketan, “Legazpin egina” atala aurkituko dugu, non Legazpin ekoiztutako produktuen errepasoa egingo dugun.
Eta jakina, ezin ditugu ahaztu gure 23 urteko ibilbidean “Lanaren memoria” berreskuratzen lagundu diguten pertsona guztiak, hauen ekarpenik gabe ezingo baikenuke historiarik egin.
- Inaugurazioa:
2022ko urriaren 13an, arratsaldeko 18:00etan.
- Egunak: 14,15,16,21,22,23,28,30.
- Ordutegia:
Ostiraletan: 18:00-20:00
Larunbatetan: 11:30-13:30// 18:00-20:00
Igandeetan: 11:30-13:30
- Non:
Garai bateko Elorza Papeleran (Chillida Lantoki), Azpikoetxe 3, Legazpi.