Zeregin askotariko 3 peoi kontratatuko dira 6 hilabetetarako; lanaldi osoa.
Legazpiko Udalak sei hilabeteko eta lanaldi osoko kontratazioa egingo du. Zehazki, zeregin askotariko hiru peoi kontratatuko dira. LANBIDEN izena emateko epea urriaren 5ean hasiko da eta urriaren 18an bukatuko da.
Kontratatutako pertsonek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda eta alta emanda egon behar dute kontratua hasi aurreko egunean, eta gutxienez 3 hilabeteko esperientzia izan behar dute peoi gisa.
Ondorengo loturan kontratatzeko baldintzak jasota daude
Ikusi kontratazioaren oinarriak