Urriaren 5ean, asteazkena, hasiko dira saioak.
Urriaren 5an abiatuko dira berriz ere taldearen saioak, ohiko ordutegiarekin baina eguna aldatuta. Ikasturte berri honetan saioak asteazkenetan izango dira.
Irakurketa Erraza Kluba, helduentzako eta gazteentzako irakurketa talde bat da.
Irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazo ezberdinak dituztenentzako, hain zuzen.
"Irakurketa Erraza" formato berezian idatzitako liburuak irakurtzen dituzte liburutegian bertan.
Urriaren 5an hasi eta azaroaren 30era arte arte, 8 astetan zehar, asteazkenetan goizeko 11:15etatik 12:15etara elkartuko da taldea “Regreso a Chernóbil” Ander Izagirre idazlearen liburuaren irakurketa konpartitu eta gozatzeko.
Liburuak aldez aurretik aukeratu dira eta saioak, Monika Leivak koordinatu eta dinamizatuko ditu, partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emango dizkielarik.
Saioak gazteleraz izango dira.
- Liburutegian bertan,
- telefonoz (943 737 186),
- emailez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ),
- edo whatsappez ( 639 851 172)