pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko ikasleek belaunaldi arteko Legaztipi Tapa ekimenean hartuko dute parte
25
Ira
2022

Legazpiko ikasleek belaunaldi arteko Legaztipi Tapa ekimenean hartuko dute parte

Irailaren 29an, belaunaldi arteko Legaztipi Tapa ekimena aurkeztuko da Latxartegi Aretoan

Irailaren 29an, belaunaldi arteko Legaztipi Tapa ekimena aurkeztuko da Latxartegi Aretoan.

 

2014ko maiatzean, Udalak eta Osasun-zentroak Tipi Tapa ekimena jarri zuten martxan, hainbat elkarterekin batera. Ekimen horren helburua jarduera fisikoa elkarrekin egitea sustatzea da, ibilbide seguru eta lauak eginez eta zailtasunak dituzten pertsonei egokituta, eta era berean, belaunaldi desberdinetako pertsonen arteko harremanak sustatzeko asmoarekin.

Harrezkero, ekimena aztertu eta ebaluatu da, eta oso balorazio positiboa egin da, bai jarduera osasungarri gisa, bai gizarte-harremanak indartzeko jarduera gisa.

2020ko otsailean, Legaztipi Tapa berezia egin zen;  izan ere, Legazpiko bi ikastetxetako ikasleek eta Iratzarri elkarteko hainbat kidek hartu zuten parte. Hala, belaunaldien arteko ikuspegitik handitu egin zen ekimen horretako parte hartzea.

2022-2023ko ikasturte osoan zehar, hiru ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte, modu jarraian.

Legaztipi Tapa ekimenaren asmoa parte hartzaileen taldea zabaltzen jarraitzea da. Hala, interesa duten pertsona guztiak gonbidatu nahi ditugu, elkarte edo erakunderen batekoak iizan ala ez.

Horretarako, irailaren 29an, goizeko 10:00etan, belaunaldien arteko Legaztipi Tapa ekimenaren aurkezpen ofiziala egingo da Latxartegi aretoan.

 

Ostegunean, 10:00etan, Latxartegi aretora joatera animatzen zaituztegu, jarduera honen berri izan dezazuen.

HURBIL ZAITEZTE!!

Albiste guztiak