Legazpiko Udalak eta Ikatza Argazkilari Elkarteak Legazpi Hiria Estatu Mailako XVI. Argazki Lehiaketa jarri dute martxan. Lehiaketan parte hartzeko azken eguna apirilaren 30a izango da.
Gaia urtero bezala librea izango da eta egile bakoitzak gehienez lau argazki aurkez ditzake, aurretik inon saritu gabeak.