Irailaren 24an, larunbata, 14:00etatik 17:30etara Udaletxe aurrean.
Irailaren 24an jokatuko da aurtengoan Kaleko Pintura Lehiaketa.
4 sari emango dira, bat herritarren saria izango da.
Azken hau erabakitzeko, zure bozka behar dugu.
Egindako lanak Udaletxe aurrean jarriko dira ikusgai, 14:00etatik 17:30etara bitartean,
Eta bertan egongo da gehien gustatu zaizunaren alde bozka emateko behar duzun papera eta kutxatila. Herritarren bozka gehien jaso dituen lanak eramango du Herritarren saria.
Har ezazu parte zure bozka emanez!