Urtero , Nagusilaneko eta Buztintegiko kideen laguntzarekin antolatzen den jarduera da.
Aurten, berriro ere, Legazpiko herriak, 80 urte baino gehiagoko helduei omenaldia eskainiko dio. Pandemia dela eta, azkenengo bi urteetan, ezin izan da egin, baina hainbeste arrakasta duen jarduera hau berreskuratuko da.
Datorren urriaren 19an azokan izango da honako programarekin:
- 12:30etan, Parrokian meza egingo da.
- 13:30etan, bazkaria izango da.eta bertan adin handiena dutenak omenaldia jasoko dute, bai emakumea, gizona, baita senar-emazteak, ere.
Dantzariek, ohorezko aurreskua eskeiniko diete, txistulariekin batera.
Oroigarri moduan, opari batzuk jasoko dituzte.
- 15:00etan, Alaitasuna Errondailak, kantu kantari saioa eskainiko dute.
Bazkariaren prezioa 10€koa izango da.
Izen emateko epea, irailaren 26tik urriaren 7ra izango da,
Buztintegiko bulegoan Gizarte Zentroko lehenengo solairuan,
11:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 19:00etara.