Euskara ikasteko, euskarazko beste ikastaroetara joateko eta arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko
Maiatzaren 27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zien aurtengo Udal Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak:
1. Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara euskara ikastera, eta Udako Euskal Unibertsitatera (UEU) edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara doazen herritarrei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.
2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzen dituztenei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.
Gogoan izan bietarako eskaera egiteko azkeneko eguna, urriaren 31a izango dela.
Pertsona juridikoek Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dute eskaera, “Tramiteen katalogoan” dagokiona aukeratuz.
Pertsona fisikoek egoitza elektronikoaren bidez, sinadura digitalarekin, edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztuta egin dezakete eskaera.
Diru-laguntza deialdien oinarriak
Egoitza elektronikorako sarbidea
1. Euskara ikasteko eta UEUko ikastaroetarako diru-laguntzetarako eskaera-orria
2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzeko diru-laguntzetarako eskaera-orria